1936ko gerran errepresioa jasandako Ondarroako emakumeen historia "ikusgarri" egin dute
Euskal Wikiemakumeok antolatuta Ondarroako emakumeek 1936ko gerran jasandako errepresioari buruzko mahai-inguruan batu ziren atzo Etxelilan.
Ondarroako emakumeek 1936ko gerran jasandako errepresioari buruzko mahai-ingurua.Ondarroako Wikiemakumeak Ondarroako emakumeek 1936ko gerran jasandako errepresioa izan zuten hizpide atzo [martxoak 18] Etxelilan, Euskal Wikiemakumeok taldeak antolatutako mahai-inguruan.
Herriko familien bizipenen bitartez, Ondarroako emakumeen historia “ikusgarri egiteko ale bat” izan dela azaldu dute antolatzaileek, eta mahai-ingurua “ederra” izan zela nabarmendu dute.
Familien bidez transmititutako kontakizunak eta artxiboetan jasotako informazioa uztartuta, Ondarroako historiaren zati bat herritarren artean zabaldu zuten. Helburua, “ikusezin” geratu den emakumeen memoria berreskuratzea eta herriari itzultzea izan zen. Hala, herriko hiru emakumeren senideak gonbidatu zituzten: Kristina Arantzamendi, Ikerne Alkorta eta Jabier Urrutxe.