Berriatuak BI-633 errepideari buruzko herri batzarra deitu du martitzenerako
Udalak egindako lanak, Foru Aldundiaren proiektua eta herritarren ekarpenak izango dira hizpide.
Berriatuako Udalak herri batzarra deitu du BI-633 errepidearen inguruan informazioa partekatu eta herritarren iritzia jasotzeko. Bilera martitzenean [martxoak 24] izango da, 18:30ean, herriko bideo gelan.
Batzarrean hainbat gai jorratuko dira. Alde batetik, Udalak orain arte egindako lanen berri emango da. Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektuaren aurkezpena egingo da, errepidearen etorkizunari buruzko xehetasunak azalduz. Azkenik, herritarrek euren ekarpenak eta iritziak partekatzeko aukera izango dute.
Udalak herritarrak gonbidatu ditu bilerara bertaratzera, gai honek herriaren egunerokoan duen garrantzia azpimarratuz eta parte-hartzea funtsezkoa dela nabarmenduz.