Lekeition patinete elektrikoen araudi berriak erabilera eta zirkulazioa arautzen du
Udalak jakinarazi du VMPen erregistroa, aseguruak eta identifikazioa derrigorrezkoak izango direla eta 2027tik aurrera zirkulazio baldintzak zorrotzagoak izango direla.
Lekeitioko Udalak patinete elektrikoen erabilerari buruzko araudia ezagutarazi du, hiriko segurtasuna eta bizikidetza hobetzeko helburuarekin. Patinete elektrikoak Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuak (MPI) dira, pertsona bakar batek erabiltzeko diseinatutako ibilgailu arinak, motor elektriko baten bidez mugitzen direnak eta gero eta ohikoagoak direnak hiriko joan-etorrietan.
Araudiaren arabera, patineteek bizikleta-bideetan eta gehienez 30 kimoletro orduko abiadura duten kaleetan zirkulatu ahal izango dute. Aldiz, debekatuta dago espaloietan, oinezkoen guneetan, autobideetan, autopistetan eta hiriarteko errepideetan ibiltzea.
Bestalde, hainbat betebehar ezarri dira erabiltzaileentzat: patinetea erregistratzea, identifikazio plaka edo etiketa jartzea eta asegurua kontratatzea. 2024 baino lehenagoko eta ziurtagiririk gabeko patineteek 2027ko urtarrilaren 22ra arte bakarrik zirkulatu ahal izango dute, baldin eta erregistratuta badaude. 2027ko urtarrilaren 23tik aurrera, ziurtatutako patineteek bakarrik izango dute zirkulatzeko baimena.
Udalak gogorarazi du neurri hauek betetzea ezinbestekoa dela mugikortasun seguruagoa, ordenatuagoa eta jasangarriagoa bermatzeko.