Ondarroa BHIko Abixaran Potx Eiñ Arte taldeak San Mameseko kotxe elektrikoen lasterketan parte hartu du
Greenpower Iberiak antolatutako proban "emaitza positiboak" lortu ditu Abixaran Potx Eiñ Arte taldeak: iaz baino bira gehiago egin dituzte eta abiadura handiagoa lortu dute.
Ondarroa BHIko ikasle eta irakasleak. Ondarroa BHI. Ondarroa BHIko Abixaran Potx Eiñ Arte taldeak martxoaren 15ean San Mamesen lehiatutako kotxe elektrikoen lasterketan parte hartu zuen. Greenpower Iberiak antolatutako lehiaketaren helburua gazteek diseinatutako eta gidatutako auto elektrikoak, bateria aldatu gabe, ahalik eta kilometro gehien egitea da.
Aurten ere, taldeak “emaitza positiboak” lortu ditu: Iazkoarekin alderatuta, bira gehiago eman dituzte eta abiadura handiagoa eskuratu dute. Horrela, ikasleek egindako lan teknikoa eta ahalegina emaitzetan islatu dela nabarmendu dute. “Ikasleek egindako lan teknikoa eta ahalegina emaitzen islatu da, eta esperientzia oso aberasgarria izan da beraientzat. Gure babesle guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu”, adierazi dute taldetik.