Alameda bete dute Dantzarte Elkarteko dantzariek
'Ondarroako barra eta dantza kalean' emanaldia eskaini zuten zapatuan [apirilak 25] Dantzarte Elkarteko dantzariek.
Dantzariak AlamedanDantzarte Elkartea. Ondarroako Dantzarte Elkarteko dantzariek Ondarroako Barra eta Dantza kalean emanaldia eskaini zuten zapatuan [apirilak 25]. Antolatzaileen arabera “aurreikuspenak bete” zituen ikuskizunak, eta ikusleek “erantzun oso ona” eman zuten: “Ondarroa, Mutriku, Berriatua, Markina-Xemein, Aulesti eta Lekeitioko 62 dantzari batu ziren barra erakustaldian, eta ondoren, kaleko dantzetan 162 dantzarik parte hartu zuten. Ikusleak gustura egon ziren; oso giro polita egon zen eta oso pozik gaude”.