
Irteera ekitaldia barikuan [maiatzak 1] izango da, eta zapatuan [maiatzak 2] 67 auto lehiatuko dira Lea-Artibaiko errepideetan. 257,86 kilometroko ibilbide totala izango dute aurretik, eta horietatik 95,26 kilometro erlojuaren aurka lehiatuko dituzte.

'Ondarroako barra eta dantza kalean' emanaldia eskaini zuten zapatuan [apirilak 25] Dantzarte Elkarteko dantzariek.

Ondarroako Gazte asanbladak egun guztiko egitaraua antolatu zuen zapatuan [apirilak 25], gaztetxearen 13+23. urteurrena ospatzeko.

Lea-Artibaiko herri eragileengana hurbiltzea dute helburu, eta kanpainaren baitan, Kubako ospital batean eguzki plaka instalazio bat jartzeko diru bilketa egingo dute.

Zapatuan [apirilak 25] jokatu ziren finalak Mutrikun, eta Idoia Arrillaga-Ainhoa Ibaibarriaga zein Iratxe Astigarraga-Yoli Mateos izan ziren garaileak.

Trainerillen Bizkaiko Ligako III. eta IV. estropadak zapatu eta domekan [apirilak 25 eta 26] jokatu ziren Lekeition, Isuntza Arraun Taldearen antolakuntzapean, kadete, gazte eta absolutu mailetan hainbat kluben nagusitasunagaz.