Lekeitiok Trainerillen Bizkaiko Ligako asteburu bizia hartu du Ondarroa, Zierbena, Deusto eta Mundakaren garaipenekin
Trainerillen Bizkaiko Ligako III. eta IV. estropadak zapatu eta domekan [apirilak 25 eta 26] jokatu ziren Lekeition, Isuntza Arraun Taldearen antolakuntzapean, kadete, gazte eta absolutu mailetan hainbat kluben nagusitasunarekin.
Lekeitio Trainerillen Bizkaiko Ligako bi jardunaldi berriren eszenatoki izan da asteburu honetan. Bizkaiko kostaldeko herriak zapatuan [apirilak 25] hartu zuen III. Estropada, eta domekan [apirilak 26] jokatu zen IV. Estropada. Bi hitzorduak Isuntza Arraun Taldeak antolatu zituen.
Hirugarren estropadan emaitza aipagarriak izan ziren maila guztietan. Kadete emakumezkoetan, Isuntzak irabazi zuen 9:40,44 denborarekin, Mundaka eta Ondarroaren aurretik. Kadete gizonezkoetan, Deusto izan zen azkarrena 8:39,98 markarekin, Itsasoko Ama eta Mundakaren aurretik.
Gazte emakumezkoetan, Ondarroak nagusitasunez irabazi zuen 19:26,67 denborarekin, Isuntza eta Mundakaren aurretik. Gazte gizonezkoetan, Itsasoko Amak eskuratu zuen garaipena 16:27,86 markarekin, Zierbena eta Portugaleteren aurretik.
Absolutu emakumezkoetan ere Ondarroa izan zen onena, 18:08,51 denborarekin. Deusto B izan zen bigarren eta Kaiku A hirugarren. Absolutu gizonezkoetan, Bermeo Ak irabazi zuen bandera 14:46,98 markarekin, Zierbena A eta Zierbena Bren aurretik.
Domekako laugarren estropadan, Mundakak irabazi zuen kadete emakumezkoetan 8:36,07 denborarekin, Itsasoko Ama eta Ondarroaren aurretik. Kadete gizonezkoetan, Deustok berriro irabazi zuen 7:39,52 markarekin, Arkote eta Mundakaren aurretik.
Gazte emakumezkoetan, Ondarroak berriro erakutsi zuen bere indarra 17:18,05 denborarekin, Isuntza bigarren eta Mundaka hirugarren izan zirela. Gazte gizonezkoetan, Zierbenak eskuratu zuen garaipena 15:27,10 markarekin, Portugalete eta Deusto Aren aurretik.
Absolutu emakumezkoetan amaiera estua izan zen, Ondarroak irabazi baitzuen 17:24,66 denborarekin, Isuntza Bri 24 ehuneneko aterata. Absolutu gizonezkoetan, Zierbena C nagusitu zen 14:45,48 markarekin, Isuntza A eta Zierbena Aren aurretik.
Lekeition jokatutako bi jardunaldiek agerian utzi dute Trainerillen Bizkaiko Ligaren maila handia eta sailkapena oso irekita dagoela hurrengo jardunaldiei begira.