Gazte Egunagaz eman diote hasiera Berriatuko San Gregorio jaiei
Berriatuko San Gregorio jaiak hasi dituzte gaur [maiatzak 1] Gazte Egunagaz. 15:00etan bazkaritarako elkartuko dira herriko gazteak.
Gazte Egunagaz hasi dituzte gaur [maiatzak 1] Berriatuko San Gregorio jaiak. Goizean goizetik prestakuntza lanetan ibili dira herriko gazteak: hozkailuak bete, janaria egin, kamisetak saltzen jarri…
10:15ean herriko plazan gelditu dira Madalenara igotzeko, eta bertan, txupinazoa bota dute. Karropoteoan herriko kaleak girotu ostean, Satorzulo gaztetxearen ondoan jarritako karpan batu dira guztiak bazkaltzeko. Elkarlanean egin dute bazkariaren prestaketa, eta mahai inguruan eman diote jarraipena jaiari.
Arratsaldean ere izango dute zertaz gozatu berriatuarrek. 18:00etan jolasak eta karro poteoa izango dute, eta 22:00etan kontzertuak hasiko dira: Tatarres, Begibide eta DJ Jonkass.