Joan den ostiralean Grabni txapelketako finala jokatu zen Sestaoko Las Llanas pilotalekuan, eta garaipena gipuzkoarrentzat izan zen. Eneko Sagarmendik, Joseba Altunarekin batera, Bizkaiko bikotea —Alex Mosquera eta Roberto de la Iglesia— menderatu zituen.
Finala nagusitasunez irabazi zuten, bi joko eta hutseko emaitzarekin (15-4 eta 15-6). Sagarmendiren hitzetan, partida oso borobila egin zuten: “Bai atzean eta bai aurrean tanto oso onak egin genituen. Atzera ere ondo aritu ginen, eta nire kasuan pilotakada batzuk zazpigarren koadroraino iritsi ziren”. Gipuzkoako ordezkariak oso gustura aritu ziren kantxan; Sagarmendik bikotearen lana nabarmendu du: “Oso gustura jokatu nuen Josebarekin, asko lagundu zidan”.
Garaipen honen ostean, Sagarmendik jada hurrengo erronkan du burua jarrita. Maiatzaren 16an Gipuzkoako binakako txapelketako finala jokatuko du Amasa-Villabonan, Xabat Askasibarrekin batera.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.