Zatozte elkarteak 1.000 euroko zozketa jarri du martxan 25. urteurrena ospatzeko
Zatozte elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko ekimen berezia aurkeztu du: apirila eta maiatza bitartean egingo den zozketa, 1.000 euroko sari nagusiarekin. Kanpainaren helburua tokiko merkataritza sustatzea eta herritarren parte-hartzea bultzatzea da.
Zozketan parte hartzeko, herriko saltokietan egindako erosketen bidez lortutako 20×50 euroko erosketa-txartelak erabiliko dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, tike bakar batekin ere aukera egongo da sari nagusia irabazteko.
Ekimenaren leloak argi uzten du kanpainaren funtsa: “Herrian erosi, herria loratu”. Mezu horren bidez, kontsumoa herrian bertan egitearen garrantzia azpimarratu nahi dute, tokiko ekonomia indartzeko eta komunitatea bizirik mantentzeko.
Zatozte elkarteak herritarrak animatu ditu kanpainan parte hartzera eta erosketak herriko establezimenduetan egitera, zozketan parte hartzeaz gain, herriko merkataritza sareari bultzada emateko aukera “paregabea” delako.