Sexilioari buruzko 'Xerka' hitzaldia eskainiko dute Mutrikun
Martxel Larrazak eta Joseba Olagaraik Euskal Herriko landa eremuko bost pertsona querren bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak bildu dituzte 'Xerka' proiektuan. Bihar [maiatzak 7] aurkeztuko dute Mutrikun,.
'Xerka' hitzaldia, Altsasun. Xerka. Martxel Larraza eta Joseba Olagarai kazetariek sexilioari buruzko Xerka hitzaldia eta argazki erakusketa eskainiko dute bihar [maiatzak 7] 19:00etan, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean. Gainera, hitzaldian Udane Mugerza mutrikuarra egongo da gonbidatu gisa, bere bizipenak kontatzen. Hitzaldiaz gain, argazki erakusketa ere ikusgai egongo da erakusketa gelan, maiatzaren 14ra arte.
Xerka Larrazak 2023an ondutako fotokazetaritza proiektua da, eta 2024an GRALen II. Berria sariketan saritua izan zen. Bertan, Euskal Herriko landa eremuko LGTBIQ+ pertsonen bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak biltzen ditu, eta komunitate honek herritan bizi duen erbesteratze prozesua lantzen du.
Ekimenaren helburua, ikusleei “mezu positiboa” transmititzea da: “Hitzaldian, hainbat lurralde, jatorri eta adinetako bost pertsona disidenteren nortasunak eta bizi esperientziak ezagutaraziko dira. Ekimenak, hain zuzen, helburu du mezu positibo bat transmititzea: euskal landa eremuan posible dela queer izatea eta herrian bizitzea, euskaraz. Izan ere, sexilioa deitzen zaio sexu-orientazioa edo genero identitatea dela eta jasandako zapalkuntzagatik euren familia eta gizarte ingurunetik hirigunera ihes egiten duten LGTBIQ+ pertsonen migrazioa behartuari”.