Mutrikuko Merkatu Txikiak artisautza, talo dastaketa eta azoka solidarioa batu zituen
Mutrikuko Beheko Plaza giroz bete zen zapatuan [maiatzak 9] egin zen Merkatu Txikian. Herritarrek tokiko artisautza produktuak, elikagaiak eta ekoizleen lanak ezagutzeko eta erosteko aukera izan zuten, baita Mubae baserritarren elkarteak eskainitako talo dastaketan parte hartzekoa ere. Azokak, gainera, izaera solidarioa izan zuen, udalerriko ikastetxeek bigarren eskuko azoka antolatu baitzuten Eskola Agenda 2030 programaren barruan. Bildutako dirua Elikagai Bankura bideratuko da, kontsumo arduratsua eta ekonomia zirkularra sustatuz.