Zabalik dago Kamiñazpiko jaietako play back lehiaketan izena emateko epea
Maiatzaren 22ra arte egongo da aukera play back lehiaketan izena emateko.
Urtero legez, aurten ere, gogotsu daude ondarrutarrak Kamiñazpiko jaiak “goi-goitik” ospatzeko. Ekainaren 5ean [barikua] eta 6an [zapatua] ospatuko dira jaiak, eta jai giroa ziurtatuta egongo da asteburu osoan. Hala, ohi legez, barikuan play back lehiaketa egongo da auzoan barikuan, eta izena emateko epea ireki du Kamiñazpiko jai batzordeak.
Kamiñazpiko Amarratza tabernan eman daiteke izena, eta azkenengo eguna maiatzaren 22a [barikua] izango da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izena ematen duten lehen hamar talde edo bakarlariek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera, eta baieztapena telefonoz egingo dute.
Parte hartzaileek musika USB batean eraman beharko dute, ondo grabatuta, eta izena ematerakoan Amarratzan utzi beharko da eta play back egunean bertan eskuratuko dute.
Ekimena Kamiñazìko jai batzordeak eta TXO! antzerki kolektiboak antolatu dute, eta Amarratza taberna eta Ganbara denda izan dira laguntzaileak. Gainera, TXO! antzerki kolektiboa izango da lehiaketa dinamizatzeaz arduratuko dena, eta “umorezko” piezak eskainiko dituzte play backek irauten duten bitartean.