LGTBIQ+ fobiaren kontrako egunean Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauek murala margotuko dute Ondarroan
Murala margotzeko deialdi irekia egin dute Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauek.
LGTBIQ+ fobiaren kontrako egunaren harira [maiatzak 17], Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauek murala margotuko dute Ondarroako Arrigorri hondartzatik Saturrarango hondartzara joateko dagoen Arbide pasealekuan.
Hala, domekan 16:30ean batuko dira Arrigorri hondartzan, eta Desbiauetatik deialdi zabala egin dute, Lea-Artibai eta Mutrikuko desbiauak mural margoketara batzeko: “Domekan, maiatzaren 17aren harira, mural margoketa egingo dugu Ondarroan. Eskualdeko desbiauok Arrigorri hondartzan batuko gara. Batu desbiau!”.