Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

300 kilo antxoa erabiliko dira 25. Antxoa Egunean

Ondarrutarrek 25. Antxoa Eguna ospatuko dute zapatuan [maiatzak 16], eta udalak hainbat ekintza antolatu ditu herritarrek egunagaz gozatu dezaten. Aurten, Iker Badiola zientzialari eta ikerlariak jasoko du Zilarrezko Antxoa.

Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2026/05/14

Ondarrutarrentzat egutegian borobildutako eguna da Antxoa Eguna, eta aurten ere, “goi-goitik” ospatzeko gogoz daude hogeita bosgarrena. Hala, zapatuan [martxoak 16] Ondarroako Udalak antolatutako egitarauagaz gozatzeko aukera izango dute. Udaletik jakinarazi dutenez, zapatuan, 300 kilo antxoa erabiliko dira pintxoak egiteko: “Jaiaren oinarria produktuari garrantzia ematea da, eta horretaz gain, produktuaren inguruan herrian sortzen den mugimenduan ere jarri nahi dugu begirada: udalak antxoak banatzen ditu, elkarte gastronomikoek pintxoak egiten dituzte, borondatez, eta herriko eragileek postuak jartzen dituzte saltzeko. Herriko eragileen artean elkarlan polita sortzen da”.

Ohi legez, Antxoa Egunean Zilarrezko Antxoa banatuko du udalak, 14:00etan, eta aurten, Iker Badiola Etxaburu ikerlari, zientzialari eta biologoari emango dio udalak Zilarrezko Antxoa: “Lan handia egiten ari da Badiola, besteak beste, minbiziaren ikerketan. Ezinezkoa da bere ibilbidea hitz gutxitan azaltzea. 2024az geroztik EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria ere bada. Dibulgazioari dagokionez, artikulu asko ere baditu idatziak; baita El Cangrejo de Troya liburua ere. Beraz, udalak aitortza hau egin nahi izan dio bere lana herritarrei erakusteko, sarritan isilean egiten den eta guztiontzat hain garrantzitsua den ikerketa lana bistaratzeko eta herritar guztiek jakiteko Ondarroan badagoela punta-puntako zientzialari bat ere, denon osasuna eta bizitzak hobetzeko lanean ari dena”. 

11:30ean, turrunaren hotsarekin batera emango diote hasiera Antxoa Egunari. Gainera, Alde Zaharrean antxoa pintxoak dastatzeko aukera egongo da, herriko talde eta eragileen eskutik. Galiziar Etxea, Gau Hontza, Pixape, Eskilantxarri eta Txitxipotxin elkarte gastronomikoek egingo dituzte pintxoak eta herriko eragileek salduko dituzte: Andrak Erramutan, Arranondo, Arnasa Elkartea, Artibai Judo, Aurrera Geuria Txirrindu Elkartea, Casa Galicia, Danak Etxea, Kantaize Orfeoia, Karenka Elkartea, Hondar Ahua guraso elkartea, Tupay Peruar kultur elkartea, Txirrimorraski ODLT eta Yaalah Elkartea. Eragileen postuetaz gain, herriko tabernetan ere egongo dira antxoa pintxoak: Alai, Anaitasuna, Andik Ona, Antiguako Ama, Apallu, Arrantzale, Badis, Batzokia, Boga-Boga, Cantabrico, Dzanga, Gaztedi, Gelasio, Kirrixki, Kulixka, Maddi, Gau-Txori, Siri-Miri, Saturagi, Txanpa, Xirula eta Zamora. 

Ondoren, 12:00etan, Unanue Udal Musika Eskola eta Bermeoko Udal Musika Eskolako Rock konboek kontzertuak eskainiko dituzte Musika eskolaren aurrean. 14:00etan, Zilarrezko Antxoa banatuko dio Ondarroako Udalak Iker Badiolari, eta 20:00etan, Seittun taldearen erromeria egongo da Itsasaurren. 

Aurtengo Antxoa Eguneko kartelari dagokionez, Ondarroako Udalak jakinarazi du Natalia Zubovak egin duela; izan ere, urtero, herriko artistek egiten dute jai honetako kartela. 

Domekan, estropadak. Antxoa Eguna ez ezik, egitarauari jarraipena emateko, domekan [maiatzak 17] estropadak egongo dira Ondarroan. 10:30ean hasiko dira Trainerilen Euskadiko Txapelketa, Ondarroa Arraun Elkarteak antolatuta.

 

EGITARAUA

  • 11:30: Turruna eta jaiaren hasiera.
  • 12:00: Unanue Udal Musika Eskola eta Bermeoko Udal Musika Eskolako Rock konboen kontzertuak.
  • 14:00: 2026ko Zilarrezko antxoa ematea, Kofradia Zaharreko balkoitik. 
  • 20:00: Erromeria Seittun taldearekin, Itsasaurren. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.