Herritu ekimena aurkeztuko du Gure Eskuk Ondarroan
Bihar [maiatzak 19] aurkeztuko dute Ondarroan, 19:00etan, Kofradia Zaharrean.
Gure Eskuk euskal komunitatea trinkotu eta eraikitzen jarraitzea helburu duen Herritu ekimena aurkeztuko du bihar [maiatzak 19], 19:00etan Kofradia Zaharrean. Aurkezpenak gain, musika eta bertsoak ere egongo dira Idurre Ibazeta eta Iñaki Lersundiren eskutik.
Herritu ekimena norberaren euskal herritartasuna adierazteko euskarri fisiko sorta bat da, txartela, pina eta pegatina barnebiltzen dituena. Txartela digitala ere izan daiteke: “Ekintza bat da, Euskal herria nazioa dela, zazpi lurraldez osatutakoa, eta euskara berezko hizkuntza duela esateko. Ekintza bat euskal herritarrok gure etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea dugula, eta XXI. mendeko erronkei heltzeko, burujabetza tresnak behar ditugula aldarrikatzeko. Ekintza bat, Euskal Herria herritar guztien eskubide guztien bermearen gainean eraikiko dugula gogorarazteko”.
Beraz, bihar, “herritutzeko” aukera egongo dela diote antolatzaileek. 20 urtera artekoak 5 euro ordaindu beharko dute, eta 20 urtetik aurrerakoek 10 euro, “umeak ere Herritu daitezke”. Horrez gain, Herrituneta furgoneta egongo da bihar Zubi Zaharraren bueltan, eta hitzaldiaz gain, bertan ere egongo da Herritutzeko aukera.