Lea Ibarreko udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute
Maiatzaren 22an amaituko da Lea Ibarreko udalekuetan izena emateko epea.
Lea Ibarreko udalekuetan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 22ra arte edukiko dute izena emateko aukera Kubike Aisialdi taldeak zabaldutako estekaren bitartez, edo baita ere, Lea Ibarra osatzen duten herrietako udaletxeetan.
Behin izena emanda, antolatzaileek umearen Osakidetzako Osasun Txartelaren zenbakia hurrengo telefonora bidaltzeko eskatu dute: 673 45 87 51.