San Isidroak "goi-goitik" ospatu dituzte Mendexan eta Mutrikun
San Isidro jaiak ospatu dituzte asteburuan Mendexan eta Mutrikuko Olatz auzoan. Olatzen, gainera, jaiak berreskuratu dituzte.
Mutrikuko Olatz auzoko San Isidroak. Olatzeko auzotarrak Asteburuan San Isidro jaiak ospatu dituzte Mutrikuko Olatz auzoan eta Mendexan. Olatzen, gainera, auzoko gazteak elkartu eta jaiak berreskuratu zituzten.
“Oso balorazio positiboa egiten dugu. Pentsa baino jende gehiago etorri ze auzora, eta gure artean ere oso giro polita egon zen. Jende guztia lanerako prest zegoen, eta auzotarrak batzeko aukera eman zigun”, azaldu dute antolatzaileek. Barikuan briska txapelketan murgilduta ibili ziren eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, Juan Mari eta Amaia izan ziren irabazleak.
Mendexarrek ere izan zuten zer ospatu asteburuan. Izan ere, elite mailako aizkolariak egon ziren plazan: Hodei Ezpeleta, Goizeder Beltza, Mikel Agirre eta Ernesto Ezpeleta Bihurri.
