‘Mi pequeño gran samurai’ dokumentala Aulestira helduko da
Barkuan [maiatzak 22], 18:30ean, egongo da dokumentala ikusteko aukera, Aulestiko Udal Areto Nagusian.
Ekai Lersundi ondarrutarrari buruzko Mi pequeño gran samurai dokumentala Aulestin egongo da ikusgai barikuan [maiatzak 22], 18:30ean, Udal Areto Nagusian. Dokumentala ikusi ondoren, solasaldia egongo da Elaxar Lersundi eta Ana Martinez Ekai Lersundiren gurasoekin.
Arantza Ibarra ondarrutarrak egindako Mi pequeño gran samurai dokumentalak Ekai Lersundi gazte transak bere buruaz beste egin aurreko bi urteetako bizipenak batzen ditu. 2020an Zinegoak Jaialdian estreinatu zen lana, eta Ekai Lersundiren istorioa 21 minututan laburtu du Ibarrak zuzendutako film laburrak. Estreinatu zenetik Euskal Herriko zein kanpoko herri eta auzoak zeharkatu ditu dokumentalak, eta gainera, 2024an, gainera, Primeran plataforman jarri zuten ikusgai.
Ibarrak zuzendutako filma Izar Filmsek ekoitzi zuen, eta Izaskun Arandia da ekoizlea. Bertan agertzen diren elkarrizketen artean Elaxar Lersundi eta Ana Martinez gaztearen gurasoak daude, baita, Naizen Elkarteko ordezkariak ere.