Mutrikuko Bertan Merkatarien Elkarteak 300 sari baino gehiago banatu ditu
Karmele Andonegi. Argazkia: Bertan. Mutrikuko Bertan Merkatari Elkarteak 300 sari baino gehiago banatu ditu. Izan ere, apirilaren 15etik 30era bitartean elkarteko establezimenduetan erostearen truke oparitxoak banatu dizkie bezeroei: abanikoak, botilak eta motxilak. Baina, horrez gain, 100 euroko beste lau sari ere banatu dituzte; Roberto Velez de Mendizabal, Xabier Fernandez, Karmele Andonegi eta Arantza Urangak irabazi dituzte 100 euro. Bosgarren saritua agertu ez zenez, bertan behera gelditu zen bosgarren 100 euroko saria.
- Argazkia: Bertan.
- Argazkia: Bertan.

