Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Mutrikun emango dio hasiera Europako Geopareen asteari

Maiatzaren 22tik [barikua] 31ra [domeka] Europako Geoparkeen astea ospatuko dute, eta ekimen ugari egongo dira Deba, Mutriku eta Zumaian.

Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2026/05/21

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Europako Geoparkeen Astea ospatuko du bihartik [maiatzak 22] maiatzaren 31ra [domeka] bitartean. Ekimenez betetako astea izango dela iragarri dute, eta zientzia eta surfa ardatz hartuta, ekintza ugari egongo dira Mutriku, Deba eta Zumaian. Euskal Kostaldeko Geoparkeaz gain, Europako 28 herrialdetan dauden 113 geoparketan ere eramango da aurrera ekimena. “Tokian tokiko ondare geologiko eta natural aberatsa ezagutzera ematea eta herritarrengan balio hauen kontserbazioaren inguruan kontzientzia piztea dira ekimenaren helburu nagusiak”. 

Hala, Euskal Kostaldeko Geoparkeak hamar eguneko egitaraua antolatu du. Gainera, jakinarazi dute, prestatutako ekimen guztiak doakoak izango direla, baina bisita eta tailer horietako batzuetan izena ematea beharrezkoa izango dela. 

Beraz, bihar [maiatzak 22] emango diote hasiera egitarauari, irekiera ekitaldiarekin. 18:00etan, Mutrikuko igerileku ondoko zabalgunean batuko dira Geoparkeko eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako ordezkariak. Horrez gain, bihartik 31ra bitartean, surfaren eta zientziaren inguruko kale erakusketa egongo da ikusgai Mutrikuko igerileku ondoan, eta baita, Zumaiako Moilaberri inguruan ere. 

EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak garatutako erakusketa da honakoa, Donostia International Physics Centerrekin eta Donostiako Kulturarekin elkarlanean. Bertan, surf taulen atzean dagoen teknologia, itsasoko olatuen atzean dagoen zientzia edo uretako kirol horren praktika azaltzen dira. 

Irekiera ekitaldia eta erakusketaz gain, Geoparkeko ikastetxeen partaidetzarekin egindako marrazki lehiaketaren sariak banatuko dira. Debako, Mutrikuko eta Zumaiako 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek parte hartu dute, Geoparkeko olatuak eta surflariak, elkarrekin jolasean gaia oinarri izanda. 

Etzi [maiatzak 23], Geoparkeko Bira egiten jarraituko dute. Izan ere, aurreko bi urteetan Geoparkea zeharkatzen duen ibilbideko bi etapa egin dira, eta aurten, Biraren hirugarren etapa egingo dute oinez: Zumaia eta Mutriku artekoa. Guztira, 54 kilometroz osatutako oinezko ibilbide zirkularra da. Aurretiaz izena eman beharko da Zumaiako turismo bulegoan (943 14 33 96) edo Geoparkeko webgunean. 

Domekan [maiatzak 24], Mutrikuko Nautilus Museoan umeentzako tailerra egongo da, 10:00etan. Ondoren, flysch beltzaren itsaslabarrak ezagutzera joango dira parte hartzaileak: Mutrikuko hondartzan itsasontzia hartu eta Saturrarango hondartzara. Umeei zuzendutako jarduera da, bereziki, 6 urtetik 10 urtera bitartekoei. Antolatzaileek azaldu dutenez, bi ordu eta erdiko iraupena izango du eta plazak mugatuak izango dira: gehienez, 25 lagun. Beraz, izena ematea beharrezkoa izango da Geoparkearen webgunean. 

Hurrengo egunetan ere ekimen gehiago egongo dira Deban eta Zumaian. Guztiei buruzko informazioa aurkitu daiteke Geoparkearen webgunean. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.