Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lekeitioko arrantzale bat hil da Senegalgo uretan

Bermeoko Atunsa enpresan egiten zuen lan Senegalgo uretan hil den langileak.

Garazi Burgoa Aldarondo
Lekeitio
2026/05/25

Lekeitioko arrantzale bat (A.A.C) hil da Senegalgo uretan. LAB sindikatuak adierazi duenez, Bermeoko Atunsa enpresan egiten zuen lan 45 urteko arrantzaleak. Heriotza ez traumatiko bezala izendatu dute lan heriotza, eta sindikatutik jakinarazi dute, aurten enpresa horretan heriotza ez traumatikoz hildako bigarren langilea dela.

LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera aurten, gutxienez, 33 langilek galdu dute bizitza lanean: “Ezer baino lehen, LAB sindikatuak bere elkartasuna eta samina adierazi nahi dizkie hildako langilearen senide, lagun eta lankideei”.

Sindikatuak salatu duenez, horrelako istripuak aztertu eta argitzeko “ikaragarrizko trabak eta gardentasun eza” izaten dira nagusi. Gainera, heriotza ez traumatikoen atzean lan karga, erritmoak, estresa eta jarduera mota honetan presente dauden faktoreek eragin zuzena dutela azpimarratu du. “LABetik irmo salatu nahi dugu heriotza hau. Izan ere, arrantza sektorean izaten diren eskubide urraketek erabateko eragina izan ohi dute heriotza mota hauetan: hitzarmen duinen faltan, segurtasun neurririk eza, etenik gabeko jardunaldiak, arrantzaren beraren lan neurri gogor eta arautu gabeak…”.

Nabarmendu dute arrantza politikek ere “eragin zuzena” daukatela lan baldintzetan: “Jakina da hemengo enpresak direla beste lurralde batzuetako itsasoak ustiatzen dituztenak hemengo agintarien laguntzarekin, eta Eusko Jaurlaritzak apustu neurrigabea egiten duela atunontziak eta altura handiko flota kudeatzen duten enpresei laguntza eskaintzeko, bestelako arrantza motak, hala nola baxurako arrantza, askoz ere jasangarriagoak eta hurbilagoak direnak, gutxietsiz eta plan estrategiko baten beharrean itoz”. LABetik azpimarratu dute arrantza sektore guztiak behar duela lan baldintzen aldaketa eta arautze legala: “Duela 500 urteko araudiekin eta ohiturekin lanean aritzea ez da zilegi, eta lan baldintzak arautzeak eragina izango luke istripuen eta heriotzen tasan”. 

Horregatik, LABek laneko osasun baldintza egokiak bermatu ditzaten “exijitu” die enpresei. Era berean, Eusko Jaurlaritzari ereduaren inguruko norabide aldaketa egin dezan eta laneko osasuna bete dadin berma dezan eskatu dio sindikatuak. 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Bizigiro, Bizkaia

Talentu klasikoen bila

Bizigiro, Bizkaia

Aspaldi urratutako bideetan

Euskal Herria, Bizkaia

«Justizia» eskatu dute Santurtziko Udaltzaingoaren esku hartze baten ondoren hildako gaztearentzat

Gizarte zerbitzuetan dagokien partearen kargu egiteko eskatu die Bilbok Bizkaiko gainontzeko udalei

Ekonomia, Bizkaia

Bilboko portuko erdiko kai berriko lanak lau urtez atzeratuko dira gutxienez

Kultura, Bizkaia

Txapel Reggae jaialdia eginen dute bihar Armintzan

Euskal Herria, Bizkaia

Herritar bat ikertzen ari dira ziberiruzurrak egitea egotzita

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon ia 7.000 etxebizitza huts daudela ondorioztatu du udalak ikerketa baten bidez

Kultura, Bizkaia, Ipar Euskal Herria

Niko Etxartek bi omenaldi kontzertu emango ditu azaroan

Ekonomia, Bizkaia

Migratzaileek eusten diete dendei Bilbon: hiru merkatari berritik bat atzerritarra da

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko industriak eutsi egin dio jarduerari, «merkatua hoztu den arren»

Euskal Herria, Bizkaia

Lamiakoko itsasadarraren azpiko errepidea egiteko dirua inguruko ikastetxeetara bideratzeko eskatu dute sindikatuek

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.