Hesiak gaindituz, urrezko dominak lortu dituzte Lea-Artibaiko atletek
Bizkaiko Atletismo Txapelketan urrezko dominak eskuratu dituzte Garazi Agirre eta Irati Solabarrieta ondarrutarrek eta Ainara Mugartegi markina-xemeindarrak.
100 metroetako hesidun proba menderatu zuen Garazi Agirrek.Durango Kirol Kluba Basaurik hartu du Bizkaiko Atlestismo Txapelketa joan den asteburuan. Lea-Artibaik ordezkaritza izan zuen pistan, eta bertako atletek emaitza garrantzitsuak lortu zituzten.
Garazi Agirre ondarrutararak garaipena lortu zuen 100 metroko eta 400 metroko hesidun probetan. Irati Solabarrietak ere ondarrura ekarri zuen urrezko domina, hektometroan 12,10 segunduko marka egin eta lorpen handia lortuz. 200 metroetan ere trebe aritu eta 24,61 segundotan amaitu zuen lasterketa, beste urrezko domina bat lortuz. Hala, Solabarrietari 100 eta 200 metroetako Estatu mailako txapelketarako ateak zabaldu zaizkio.
Markina-Xemeindarrek ikuskizun paregabea eskaini zuten asteburuan. Ainara Mugartegik 400 metroetako hesidun proban bere marka pertsonala hautsi eta minutu batetik jaistea lortu zuen. “Harresi psikologikoa” zena bota eta 59,95 segunduko marka lortu zuen, urrea emango ziona.

200 metroetan azkarrena izan zen Irati Solabarrieta.Durango Kirol Kluba