
Ertzainek 33 urteko gizon bat atxilotu dute Ondarroan, bere genitalak ukitzen zituen bitartean Arrigorri hondartzan dutxatzen ari ziren neska nerabe adingabeei telefono mugikorragaz argazkiak ateratzeagatik.

Munitibarko herritarrek, udalak eta herriko hezkuntza komunitateak zapatuko [maiatzak 23] gertatutako erasoa salatu eta elkartasuna adierazi dute.

Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibarreko Udalak Mankomunazgoko bigarren plana osatzeko batu dira. Helburua, herrien beharrez erantzuten dien bideorria marraztea da.

Miren Agur Meabek eta Ibon RGk hitza, ahotsa eta soinua uztartuko dituzte Ikusgarri Zine Aretoan egingo den emanaldian; sarrerak dagoeneko salgai daude.

Bizkaiko Atletismo Txapelketan urrezko dominak eskuratu dituzte Garazi Agirre eta Irati Solabarrieta ondarrutarrek eta Ainara Mugartegi markina-xemeindarrak.

Hondartzako gordailuan materiala uzteko lehentasuna izango dute 70 urte edo gehiagoko edota aniztasun funtzionala duten herritarrek.

Mutrikuarrek hirugarren postua eskuratu dute 640 kiloko Azkoitiko Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketan.

Euskal Australiarren Alkarteak ekainaren 13rako [zapatua] deitu du aurten 'Australianoen bazkaria', eta domeka [maiatzak 31] izango da izena emateko azken eguna. Bazkarian 1929 eta 1945 urte bitartean jaiotako Australiara joandako euskal herritarrak omenduko dituzte.