Nahia Ibarzabal eta Gaizka Sotil nagusitu dira Etxtrail lasterketan
200 parte hartzailetik gora hartu ditu joan den zapatuan [maiatzak 23] Etxebarriko Etxtrail trail lasterketa eta mendi martxak.
Nahia Ibarzabal markina-xemeindarrak lehen saria jaso zuen.Txik Txak Kirol Elkartea Txik Txak Kirol Elkarteak eta Etxebarriko Udalak antolatuta, I. Etxtrail proba hartu zuen Etxebarriak joan den zapatuan [maiatzak 23]. 200 lagunetik gora izan ziren bi ibilbideek batu dituzten kirolariak, eta estreinakoz antolatu den lasterketan “giro oso ona” sortuta, oso pozik agertu dira antolatzaileak.
Eskualdeko bi irabazle izan ditu lasterketak bere lehen urtean: 14 kilometroko eta ibilbide laburrean, Nahi Ibarzabal Gisasola markina-xemeindarrak eraman zuen urrezko domina, 01.39,25ko markarekin. Ibarzabalek Leire Etxebarria izan zuen podiumean lagun; lekeitiarrak hirugarren postua lortu zuen, ibilbidea 01:41,35eko denboran egin ostean. Gaizka Sotil Etxabek ikuskizuna eman zuen bere herrian; etxebarritarrak 01.16,00ko denboran amaitu baitzituen egin beharrekoak. Sotilen atzetik eta bigarren postuan, Mikel Goikoetxea Guridik amaitu zuen lasterketa 01:18,20ko denboran. Ondarroak ere izan zuen ordezkaritza podiumean, Endika Beiro Monasteriok 1:22,10eko denboran amaitu baitzuen ibilbidea.
Ibilbide luzeari dagokionez, Ibon Badiolak 2:04,50ko denboran egin zituen zuen 25 kilometroak, eta hala lortu zuen bigarren postua, Unai Fernandez arabarraren atzetik. 1.480 metroko desnibel metatua zuen bideak, eta lan erraza izan ez bazen ere, Josu Urrutia Zubikaraik 02.11,45ko denboran gurutzatu zuen helmuga.

Ibilbide motzeko podiumeko sarituak.Txik Txak Kirol Elkartea

Ibilbide luzeko nesken podiuma.Txik Txak Kirol Elkartea

Ibon Badiola eta Josu Urrutia ibilbide luzeko podiumean.Txik Txak Kirol Elkartea