Lekeition “REC” errezitaldi poetiko musikatu ikuskizuna egingo da
Miren Agur Meabek eta Ibon RGk hitza, ahotsa eta soinua uztartuko dituzte Ikusgarri Zine Aretoan egingo den emanaldian; sarrerak dagoeneko salgai daude.
Lekeitiok kultur hitzordu berezia hartuko du ekainaren 5ean, barikua, “REC – errezitaldi poetiko musikatu” ikuskizunarekin. Emanaldia 20:00etan izango da Ikusgarri Zine Aretoan, eta protagonista nagusiak izango dira Miren Agur Meabe, idazlea, eta Ibon RG, musikaria.
“Ikuskizunean, hitza, ahotsa eta soinua uztartuko dira esperientzia artistiko eta sentsorial berezi batean” bezala deskribatu dute antolatzaileak. Sortzaileak azaldu dutenez, poesia bizia, elkarrizketa eta oroimenaren bidaia izango da emanaldia, non poemak, ahotsak eta soinu-esperimentazioak bat egingo duten.
“REC” lanean identitatea, gorputza, habitatak eta kontzientzia bezalako gaiak jorratuko dituzte. Bi ahotsen arteko elkarrizketa eta kontrapuntua erabiliz, memoria poetiko bati eusteko saiakera eskainiko dute ikusleen aurrean.
Sarrerak gaurtik [maiatzak 26] aurrera daude salgai herriko kultur etxean, arratsaldez, eta prezioa 5 eurokoa izango da.
Kultur ekitaldi honek poesia eta musika garaikidea uztartuko ditu giro intimo eta berezian, eta euskal kulturaz gozatzeko aukera paregabea eskainiko die bertaratzen direnei.