Musika Eskolen jaian batu dira Lea-Artibai eta Mutrikuko musikariak
Mutrikuko Musika Eskolako ikasleak Legazpiko Musikaldian.Mutrikuko Musika Eskola. Zapatuan [maiatzak 23] Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak Musikaldia antolatu zuen Legazpin. Bi urtean behin antolatzen den Musika Eskolen jaia da, eta bertan, musika eskoletako ikasleak Euskal Herriko beste eskoletako ikasleekin batzen dira.
Hala, zapatuan, bertan egon ziren Mutrikuko Musika Eskolako eta Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolako ikasleak. Mutrikutik Trikitia taldea, panderojoleak eta Banda txikik parte hartu zuten, eta adierazi dutenez, ekitaldiak “primeran” joan ziren: “Giro ezin hobean ospatu genuen eguna”.