Ondarroa Arraun Elkarteak jasangarritasun ekitaldia ospatu du
Jasangarritasun ekitaldia egin zuten.Ondarroa Arraun Elkartea. Ondarroa Arraun Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Euskal Arraun Federakuntzagaz elkarlanean, jasangarritasun ekitaldia antolatu zuen domekan [maiatzak 24] Ondarroan. Lehenengo Kamiñazpi auzora joan eta Artibai erreka garbitu zuten, eta ondoren, lagunarteko estropadak egin zituzten ibaian.