Burrundada Egunak rockaren doinuak eramango ditu zapatuan Lekeitiora
Zapatuan [maiatzak 30] ospatuko dute Burrundada Eguna, egun osoko kontzertuekin, herriko zein kanpoko artistekin.
Rock kontzertuen zain daude zaleak, eta gose hori asetzeko asmoz dator bosgarren Burrundada Eguna. Zapatuan [maiatzak 30] egun guztiko egitaraua antolatu dute, eta aurreko urteetan bezala, aurten ere “giro ona” egotea espero dute antolatzaileek.
Hiru ataletan banatu dute eguna: rock goiza, gaztetxeko kontzertuak eta Kontzijope Rock. Hala, 12:30ean Nautika aurrean hasiko dira rock doinuak. Gainera, aurten ere elkarlana egingo da Musikaia Musika Eskolakoekin. Gazteen rock konboa, rockero gazteak eta promesa berriak direnak, ordubete inguruko kontzertua emango dute. Ostean, Dr. Palauer-ren talde lekeitiarren txanda izango da. Boskoteak gitarraren, saxofoiaren, bateriaren eta abarreko doinuak batuko dite.
Arratsaldean, aldiz, 19:00etan hasiko dituzte kontzertuak. Lekeitioko Gazte Asanbladarekin elkarlanean, gaztetxean izango dira hurrengo kontzertua: Tunantiak. Berriz ere, talde lekeitiarra.
Egunagaz amaitzeko, Kontzijope Rock-en txanda izango da. Aurten, Hortzak taldea hasiko da, euskaldunek rock eta metal doinuak eskianiko dute Lekeitioko herrian, eta ostean, ETZ (Eka Ta Zaba) taldearen txanda izango da. Amaitzeko, Mitosia thrashcore taldea igoko da eszenatokira. Lekeitioko trash musika taldeak 2025ean itzuli zen Azken bala EP-arekin.
Herriari nahiz inguruko herrietako rock zaleei eguna eskaintzeko asmoz, “gogoz” daude antolatzaileek eguna heltzeko. Musikazale denei luzatu diete bertaratzeko gonbidapena, baina, bereziki, rocka, metala edo antzeko musika estiloak gustuko dituztenei: “Lekeition kontzertu ugari egoten dira, baina musika estilo hau entzuteko aukera bakarra da hau”.