Mutrikuko ikastetxeetako ikasleek azoka solidarioaren proiektuaren balorazioa aurkeztu dute udalbatzarrean
Mutrikuko Goizeko Izarrak, Samielak eta Mutriku BHIko ikasleek maiatzaren 9an egindako azoka solidarioaren proiektuaren balorazioa aurkeztu dute Udalbatzarrean.
Goizeko Izarra, Samiela eta Mutriku BHIko ikasleek azoka solidarioaren proiektuaren balorazioa aurkeztu dute Udalbatzarrean. Mutrikuko Udala. Mutrikuko Goizeko Izarra, Samiela eta Mutriku BHIko ikasleek Udaleko Ingurumen Sailarekin eta Debegesarekin maiatzaren 9an elkarlanean garatutako azoka solidarioaren proiektuaren aurkezpena eta balorazioa egin dute Udalbatzarrean. Azoka solidarioak kontsumo arduratsua, berrerabilpena eta ekonoia zirkularra sustatzea zuen helburu, eta ikasleek adierazi dutenez, herritarren parte hartze “zabala” jaso zuten.
Udalbatzarrean ikasleek proiektuaren garapena, lortutako emaitzak eta ondorio nagusiak azaldu dituzte. Gainera, ekimenak komunitatean, ingurumen hezkuntzan zein herritarren inplikazioan izandako “eragin positiboa” nabarmendu dute: “Azokak, gainera, izaera solidarioa izan du, bildutako dirua Elikagai Bankuarentzat izan baita. Gauzak horela, guztira 450,69 euro batu ziren elkartearenzat”.
Bere aldetik udalak ere “positiboki” baloratu ditu aurkeztutako emaitzak, eta azpimarratu du, hezkuntza komunitatearen, Udaleko Ingurumen Sailaren eta Debegesaren arteko lankidetzak ekarpen “esanguratsua” egiten diola “tokiko jasangarritasunaren sustapenari“.
Gainera, nabarmendu dute aipatutako ekimenak Agenda 2030aren helburuekin bat egiten duela: “Gazteen parte hartze aktiboa funtsezkoa da kontsumo ohitura arduratsuagoak eta ingurumenarekiko konpromisoa indartzeko”. Hala, Mutrikuko Udalak etorkizunean ere horrelako proiektuak sustatzen jarraitzeko konprimisoa hartu du.