Bihar, Ispasterrek iraganeko itsas-mailen inguruko hitzaldia hartuko du
Peru Bilbao geologoak Ispaster eta inguruko erliebearen sorrera eta itsas-mailaren bilakaera azalduko ditu Iñigo Egiluz Udal Aretoan.
Peru Bilbao geologoak Ispaster eta inguruko erliebearen sorrera eta itsas-mailaren bilakaera azalduko ditu Iñigo Egiluz Udal Aretoan.
Ispasterko Udalak hitzaldi irekia antolatu du Iraganeko itsas-mailen bilakaera eta inguruko geologiaren inguruan. “Iraganeko itsas-maillei segika Ispaster eta inguruetan” izenburua duen saioa bihar [maiatzak 29] izango da, 19:00etan, Iñigo Egiluz Udal Aretoan.
Hizlaria Peru Bilbao izango da. Geologian doktorea den adituak Ispaster eta inguruko gaur egungo erliebea ulertzeko gako batzuk eskainiko ditu, kostaldearen eta itsas-mailaren bilakaeraren ikuspegitik.
Hitzaldiaren helburua eskualdeko paisaiaren sorrera eta transformazioa azaltzea izango da, denboran zehar gertatutako aldaketa geologikoak eta itsasoaren eragina aztertuz.
Ekitaldia interesa duten herritar guztiei zuzenduta dago, bereziki geologia, natura eta kostaldearen historiaren inguruko jakin-mina dutenei.
Basoen eta uraren kudeaketari buruzko jardunaldi berria Markina-Xemeinen
Ispasterren egingo den hitzaldiaz gain, Lea-Artibai eskualdean basoen eta uraren kudeaketari lotutako jardunaldi berri bat ere aurkeztu dute.
“LIFE-URBASO proiektuaren aurkezpena” izenburupean, topaketak URBASO metodologian sakonduko du, basoen eta uraren kudeaketa bateragarri egiteko helburuarekin. Jardunaldiak Lea-Artibaiko ikuspegia eta udalen garrantzia azpimarratuko ditu.
Ekitaldia Markina-Xemeinko Udalak antolatu du, eta hurrengo eguenean [ekainak 4] egingo da Barinaga auzoan.
Egitaraua 17:15ean hasiko da Barinagako aparkalekuan. Bertatik, oinezko bisita egingo da tokiko ur-hartunera eta udalak erositako lur-sailak ezagutzeko. Ondoren, 18:00etatik 20:00etara, mintegia izango da Barinagako Soziedadean.
Jardunaldian parte hartuko dute Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariek, NEIKER erakundeak —baso-zientzietan aditua— eta EHUko Geologia eta Hidrologia Sailak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
HITZAkide izan nahi dutTokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
HITZAkide izan nahi dut