Mutrikuko Sokatira Taldeak laugarren postua lortu du Euskadiko Txapelketako finalean
Berriatuan jokatutako 640 kiloko finala 2 punturekin amaitu zuten mutrikuarrek, eta ligako sailkapenean hirugarren dira 5 punturekin.
Mutrikuko Sokatira Taldeak beste behin ere maila handia erakutsi zuen zapatuan [maiatzak 30] Berriatuan jokatutako Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako finalean. Gizonezkoen 640kg-ko finalean, laugarren postua irabazi zuten 2 punturekin.
Izan ere, liga amaierako puntuazioan hirugarren postuan kokatzen dira, 5 puntuekin. Gaztedi A eta Goiherri taldeen atzetik.
Hurrengo txapelketa ekainak 13an egingo da, Martiartu-Goiherrin. Bertan, Gizonezkoen 640kg-ko kanporaketa eta Emakumezkoen 540kg-ko kanporaketa izango dute jokoan jokalariek. Mutrikuko Sokatira Taldeak ez du atsedenik izango eta datorren hitzordua dagoeneko prestatzen hasi da.