Janire Arrizabalagak eta Xabier Amurizak bertso saioa eskaini dute Ondarroako Artibai egoitzan
Kantu, bertso eta istorio artean egon ziren atzo [ekainak 1] Artibai egoitza kanpoan.
Ondarroako Artibai egoitza bertsoz eta istorioez bete zuten atzo [ekainak 1] Janire Arrizabalagak eta Xabier Amurizak. Izan ere, egoitzako kanpoaldean bertso saioa eskaini zuten biek, eta ikusleak “adi” egon ziren Arrizabalagaren bertsoak eta Amurizaren istorioak entzuten. Horrez gain, Boga-Boga marinela bezalako abestiak ere abestu zituzten denen artean.