Karmen Jaietako kartel lehiaketak baditu irabazleak
Nagusien kategorian Edurne Arginzoniz Mendizabalen 'Kimua' izan da garailea. Gaztetxoen kategorian, Ixone Ugartetxea Intxausti saritu du epaimahaiak, 'Alarabi be jolasten!' kartelagatik.
Markina-Xemeingo Karmen Jaiek badute irudia. Urtero legez, markina-xemeindarrek herriko jaiei irudia jartzeko aukera izan dute, eta aurten ere, uzta anitza jaso du udalak. Guztira 23 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, zazpi nagusien kategorian, eta 16 ume eta gaztetxoenean.
Edurne Arginzoniz Mendizabal izan da nagusien kategoriako saritua, hala, ‘Kimua‘ lana izango da aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela. Haur eta gaztetxoen kategorian, ‘Alarabi be jolasten!‘ saritu du epaimahaiak, Ixone Ugarte Intxaustiren lan handia aitortuz. Lehiaketan parte hartu duten kartel guztiak udaletxeko sarreran egongo dira ikusgai.