
Ihart Arakistainek eta Arai Lejardik lehendabiziko aldiz irabazi dute Iron Cup txapelketa. Gizonezkoen lehian, Alex Goitia eta Gorka Sorozabal dominatzaile suertatu dira.

Irailaren 19tik abenduaren 20ra izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, eta saio guztietarako sarrerak ekainaren 17an jarriko dira salgai bertsosarrerak.eus atarian. Irailaren 27an Lekeition jokatuko dute kanporaketa bat.

Burumendi Mendizale Elkarteak antolatuta, 22 kilometroko ibilbidea egin zuten domekan medizaleek. Guztira 235 lagun btu ziren, eta 37 lagun aritu ziren boluntario lanetan.

Nagusien kategorian Edurne Arginzoniz Mendizabalen 'Kimua' izan da garailea. Gaztetxoen kategorian, Ixone Ugartetxea Intxausti saritu du epaimahaiak, 'Alarabi be jolasten!' kartelagatik.

Eguenean [ekainak 11] egingo dute lehen saioa, eta beste bi entsegu egingo dituzte Udaburuko jaia baino lehen.