Helmugak Bizipoza Jaia eskertza ekitaldiagaz amaitu da Berriatuan
Antolatzaileek adierazi dute herritarren eta orohar Lea-Artibaiko bizilagunen elkarlanak egin duela posible bizipoza eta deitzaileen mezua gizartean zabaltzea. Lanean jarraituko dutela berretsi dute.
Berriatuko bideo gela bete egin zen atzo [ekainak 8] Helmugak Bizipoza Jaiaren eskertza ekitaldia ospatzeko. Maiatzaren 22tik 24ra bitartean herrian sortu zen giro ederra oraindik gogoan, jaia posible egin duten guztien lana txalotzeko ekitaldia izan zen. Gainera, bertaratutakoak ekitaldiaren momenturik onenak jasotzen dituen bideoa ikusi ahal izan zuten, primizian.
“Herritarren eta orohar Lea-Artibaiko bizilagunen elkarlanak egin du posible bizipoza eta deitzaileen mezua gizartean zabaltzea”, adierazi zuten antolatzaileek. Ez hori soilik, antolatzaileak berretsi zuten lanean jarraituko dutela “denona eta denontzat beharko genukeen” Euskal Herri “inklusiboagoa” lortzeko, “euskaratik eta euskaraz”.
Bizipoza elkartea. Gaur egun Bizipoza elkartea Euskal Herri mailako egitasmoa da, eta 39 elkartek osatzen dute. Haur eta familiak dira hango partaide, eta izaera bereziko gaiak lantzen dituzte. Behar bereziak dituen jendea da, eta oraindik ere hainbat eskubide betetzeko dauzkate.