Eguraldi onak lagunduta egin dute Arnoko XX. Mendi Ibilaldia
Burumendi Mendizale Elkarteak antolatuta, 22 kilometroko ibilbidea egin zuten domekan medizaleek. Guztira 235 lagun btu ziren, eta 37 lagun aritu ziren boluntario lanetan.
Arono XX. Mendi ibilbidean. Burumendi Mendizale Elkartea. Txurruka Plazan elkartu ziren domekan Mutriku eta inguruetako mendizaleak, eta 08:00etan ekin zioten XX. Arnoko Mendi Martxari. 184 lagunek egin zuten 22 kilometroko ibilbide luzea, eta 51 ume eta gurasok ibilaldi txikia. Guztira 37 boluntario ibili ziren lanean.
Nagusien 22 kilometroko martxak 969 metroko desnibel metatua izan zuen. Txurruka Plazan hasi eta amaitu zen ibilbidea: Arnoko tontorrerako bidea, San Juan, Kalbaixo, Apain, Arnoko kurutzea, Arnoko aterpea, Ameikutz, Kostolamendi, Armentxa, Berrosasi, Santakutz, Pikupe, Galdona eta Santa Elenatik pasatu zen ibilbidea. Ondoren, Txurruka Plazara heltzean, Lumagorri oilasko errea jateko aukera izan zuten bertaratuek, Mutriku Sokatira taldearen eskutik.