Udaburuko dantzak ikasteko aukera egongo da Etxebarrian
Eguenean [ekainak 11] egingo dute lehen saioa, eta beste bi entsegu egingo dituzte Udaburuko jaia baino lehen.
Udarburuko dantza ikastaroa antolatu dute Etxebarrian beste urte batez. Suaren inguruan dantza egin nahi? galdera eginez, Etxebarriko herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte gar inguruetan egiten diren dantzak ikastera. Horretarako, eguenean [ekainak 11] egingo dute lehen entsegua, eta beste bi saio antolatu dituzte ekainaren 18rako eta ekainaren 23rako. Hiru egunetan, herriko frontoian batuko dira 18:00etan.
Pertsona bakoitzak bi zapi ekartzeko eskaera egin dute.