Zabalik dago Mutrikuko Gazte Eguneko kamisetak eta bazkariko tiketak eskuratzeko epea
Gazte Egunerako kamisetak eta bazkarirako tiketak eskuratzeko epea astelehenera arte [ekainak 15] egongo da zabalik.
Gero eta gutxiago falta da Mutrikuko Malen Jaietarako. Hala, Bizixo Jai Konpartsak uztailaren 21ean ospatuko duten Gazte Egunerako kamisetak eta bazkariko tiketak eskatzeko deialdia egin du, eta herriko gazteek astelehenera arte [ekainak 15] egin ahalko dute eskaera. Konpartsak adierazi duenez, kamiseten prezioa 8 eurokoa izango da, eta denak izango dira neurri zabalekoak. Bazkariko tiketak 7 euroren truke eskuratu ahalko dira, eta bazkari beganoa eskainiko dute. Adierazi dutenez, kamisetak eta bazkaria ordaintzeko eguna aurrerago zegaztuko dute.
Kamiseten eta tiketen eskaera egiteko formulario hau bete beharko da.