
Bihartik [ekainak 11] zapatura [ekainak 13] bitartean, rock doinuz beteko dira Markina-Xemeingo kaleak. Bihar Petti kantautore beratarraren txanda izango da.

Radixu Irratiak 2026ko Zapato Azuleko kartela argitaratu du.

Bizkaiko arrain kontserben sektoreko langileek hirugarren greba eguna egin dute gaur [ekainak 10]. Grebak jarraipen "oso ona" izan duela azaldu dute sindikatuek, ia ekoizpen osoa gelditu baita.

Bost ardatz berri izango dituen sistemagaz, hondakinen %65 birziklatzea izango da helburua. 2025ean %43koa izan zen birziklapen tasa.

Martitzenean [ekainak 16], 19:30ean, udaletxeko atean batuko dira parte hartzaileak.

Mutriku Futbol Taldeak zapatuan [ekainak 13] Bazkide Eguna ospatuko du. 13:30ean 1975-76 denboraldiko jokalariak omenduko dituzte San Miguel futbol zelaian.

Domekan [ekainak 14] 19:00etan Iñigo Egiluz udal aretoan batuko dira hurrengo jaiak eta ekitaldi kulturalak antolatzeko.

Trikitia, panderoa eta gitarrako ikasle gazte zein nagusiek parte hartuko dute ikasturte amaierako jaian, domekan [ekainak 14], 12:30ean, probalekuan.

'Zero zabor uretan' itsas hondakinen arazoari buruz gogoeta egiteko ekimenaren baitan, Ondarroako gaztetxoek itsasoaren ongizatearen aldeko erakusketa sortu dute.

Ekai Lersundi gogoratuko dute bihar [ekainak 11] 18:30ean, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean.

Urte osoko entseguetan egindako lanaren emaitzekin gozatzeko aukera edukiko dute ikasle, irakasle eta herritarrek barikuan [ekainak 12], 11:00etan.

Gazte Egunerako kamisetak eta bazkarirako tiketak eskuratzeko epea astelehenera arte [ekainak 15] egongo da zabalik.