Ikasturte amaierako jaia ospatuko dute ispastartarrek
Trikititxa, panderoa eta gitarrako ikasle gazte zein nagusiek parte hartuko dute ikasturte amaierako jaian, domekan [ekainak 14], 12:30ean, probalekuan.
Urtero legez, ispastertarrak prest daude ikasturte amaierako jaia ospatzeko. Domekan [ekainak 14] 12:30ean probalekuan ospatuko den jaian nagusi zein gazteek parte hartuko dute. Gutxi gorabehera 30 lagunek parte hartuko dute, eta irakasleekin batera urte osoan prestatu dituzten kantez gozatzeko aukera izango da. Trikitixa, pandero eta gitarrako doinuak entzuteko aukera “paregabea”. Antolakuntzatik adierazi dute “giro herrikoia eta jendetsua” sortzen duen emanaldia dela, herritar asko batzen dituena.