Ispasterko Udalak Kultura eta Jai batzordeko batzarrera deitu ditu herritarrak
Domekan [ekainak 14] 19:00etan Iñigo Egiluz udal aretoan batuko dira hurrengo jaiak eta ekitaldi kulturalak antolatzeko.
Ispasterko Udalak Kultura eta Jai batzordeko batzarrerako deia egin du. Batzarra domekan [ekainak 14] 19:00etan egingo da, Iñigo Egiluz udal aretoan. Udalak herriko bileran parte hartzera animatu ditu jai eta ekitaldien antolaketan parte hartu nahi duten herritar guztiak.