Felix Beristain omendu dute Zapato Azuleko kartelean
Radixu Irratiak 2026ko Zapato Azuleko kartela argitaratu du.
Ondarroako Radixu Irratiak (105.5 FM) 2026ko Zapato Azuleko kartela argitaratu du. Aurten, 2025eko otsailean zendu zen Felix Beristain Amallobieta margolaria omendu dute kartelagaz, Beristainen obra bat erreferentziatzat hartuta.
Ekainaren 27an ospatuko den Zapato Azula bigarren lerroan utzita, Beristainen lanetan hain ohikoa zen arrantza mundua jarri dute begi bistan. Horrez gain, Palestinaren eta euskal preso eta iheslari politikoen aldeko aldarriak ere jarri dituzte, Radixu Irratiaren logoaren ondoan. Baita, Zapato Azulean hainbeste entzuten den Auiminyulinbluuu! leloa ere.

Felix Beristainen koadro originala.Felix Beristain