Munitibarren sorgin dantzen entsegua antolatu dute sanjoanetarako
Martitzenean [ekainak 16], 19:30ean, udaletxeko atean batuko dira parte hartzaileak.
San Joan suaren inguruan dantza egiteko entseguak hasiko dira Munitibarren. Hurrengo martitzenean [ekainak 16], 19:30ean, udaletxeko sarreran geratzeko deia egin dute. Helburua argia da: herritarrek San Joanetan Sorgin dantzan parte hartzea. Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.