35 ikusle batu dira 'Memorias de una geisha' filmaren proiekzioan
Lekeitio Lagunkoiak bakardadearen kontra borrokatzeko antolatutako proiekzioak eta zarzuela ekitaldiak irailean bueltako dira.
Atzoko Lekeitio Lagunkoiko zinema emanaldiak 35 ikusle batu zituen. Gerturatutakoak Memorias de una geisha filmagaz “gozatzeko” aukera eduki zuten. Elkartetik adierazi dute irailera arte ez dela egongo ez zarzuela emanaldirik, ez zinema proiekziorik, uda sasoia delako.