Agustin Unamunzaga omenduko dute XI. Kinttopeko Zaldi Proben txapelketan
Zapatuan [ekainak 13], 21:00etan eta domekan [ekainak 14] 18:00etan zaldi probak egingo dira Berriatuko plazan.
Berriatuak XI. Kinttopeko Zaldi Proben txapelketa izango du zapatuan [ekainak 13] 21:00etan eta domekan [ekainak 14] 18:00etan, herriko plazan. Antolakuntzatik adierazi dute asteburuko proba Bizkaiko txapelketarako puntuagarria izango dela.
Zapatuan Alegria bermeotarrak, La Herrera elkarte zallatarrak eta Egurrola etxebarritarrak parte hartuko dute. Domekan, aldiz, Olazar markina-xemeindarren eta Zornotzak anaiak zallatarren txanda izango da. Ondoren, gerri-tira erakustaldia egingo da Olazar eta Adorrixaren eskutik. Ez hori soilik, domekan omenaldia egingo diote Agustin Unamunzaga Agustin haundixa probalari ospetsu zendu berriari.
Bi eguneko txapelketak dantzak, bertsoak, giza probak eta abar izango ditu. Antolatzaileek gonbidapena luzatu diete eskualdeko herritarrei.