Minbiziaren Aurkako Elkarteak Ondarrroako kaleak hartuko ditu, domekan
40 boluntario inguruk parte hartuko dute zazpi txokotan dirua biltzen. Gizartea minbiziaren aurrean mobilizatzeko, ikerketa onkologikoa sustatzeko eta pazienteari zein haren inguruari ematen zaion arreta gizatiarragoa izan dadin aldarrikatuko dute.
Gizartea minbiziaren aurrean mobilizatzeko, ikerketa onkologikoa sustatzeko eta pazientari zein haren inguruari arreta gizatiarragoa emateko aldarrikatzeko, Minbiziaren Aurkako Elkarteak Ondarroako kaleak hartuko ditu domekan [ekainak 14], egun osoan. Helburua argia da: dirua biltzea gaixotasuna duten pazienteei eta beren senideei elkarteak ematen dien doako zainketa integralari eusteko.
“Minbizia da oraindik arazo soziosanitario handiena bai mundu mailan, bai gurean. Bi gizonetik batek eta hiru emakumetik batek izango dute bere bizitzan”, azaldu dute. Horren aurrean, Diru-bilketaren Eguna egingo dute, gizarte osoaren lankidetza eta inplikazioa eskatzeko. Gelditzen zarenean, minbiziaren aurka mugitzen gara lelopean aterako dira kalera, keinu baten balioa azpimarratzeko asmoz: elkartearen itsulapiko batean gelditzen den herritarretako bakoitzak ikerketa, arreta eta itxaropena sustatzen lagunduko du.
Domeka goizean, 40 boluntario inguruk parte hartuko dute, udalerrian zehar egongo diren zazpi txokotan. Boluntarioak arreta eta laguntza eskainiko dute itsulapiko fisikoez, digitalez edo gailu mugikorrez baliatuta. Iazko hitzorduan, guztira 55.000 eurotik gora batu ziren Bizkaian.