Almudena Prior, Enaitz Goñi, Naroa Osa eta Luis Goñi izan dira Mendexako Itsas Zeharkaldiko irabazleak
Zapatuan [ekainak 13] Mendexako Itsas Zeharkaldia egon zen lehenengo aldiz, Mendexako Udalak antolatuta.
Mendexako Itsas Zeharkaldia. Mendexako Udala. Zapatuan [ekainak 13] Mendexako Itsas Zeharkaldia lehiatu zen lehenengo aldiz, Karraspio hondartzan, Mendexako Udalak antolatuta. Hala, neopreorik gabeko kategorian Almudena Prior Palacin eta Enaitz Goñi Saizar izan ziren irabazleak, eta neoprenoagaz igeri egin zutenen artean Naroa Osa Garnica eta Luis Goñi Iradi nagusitu ziren.
Igerilari guztiek 3.500 metroko zeharkaldia egin zuten, Karraspiotik Endaira, eta hortik berriro Karraspiora. Aipatu bezala, neoprenorik gabeko kategorian Almudena Prior Palacin izan zen irabazlea emazkumezkoetan, 00:55:13ko denboragaz, eta lau minutu beranduago helmugaratu zen Leire Gonzalez Sebastian [00:59:27]. Hirugarren postua lortu zuen Ane Zulaika Aranburuk [01:02:47]. Gizonezkoetan, 44 minutu eta 38 segundoren barruan helmugaratu zen Enaitz Goñi Saizar, lehen postua eskuratuz. Atzetik jarraitu zion Alexander Otxagabia Berasategik [00:52:08], eta hirugarren postua lotu zuen Francisco Javier Trueba Agirrek [00:53:45].
Neoprenoagaz egin zuten igerilarietan, emakumezkoetan, Naroa Osa Garnica nagusitu zen, 55 minutu eta 10 segundoko denboragaz. Oiane Berganzo Calvo izan zen helmugaratzen bigarrena [00:59:11], eta Ihintza Urain Alberdi hirugarrena, 00:59:16ko denboragaz. Gizonezkoetan, Luis Goñi Iradi nagusitu zen [00:49:57], eta bigarren postua lortu zuen Agustin Ibarguren Biurrunek [00:51:45]. Hirugarren, berriz, Viven Frayssentzat izan zen [00:53:32].