Miren Santisok irabazi du Zatozteren 1.000 euroko sari berezia
Ondarroako dendarien elkarteak 25. urteurren jaia ospatu zuen eguenean [ekainak 11].
Ondarroako Zatozte dendarien elkarteak 25. urteurreneko ospakizun festa egin zuen joan den eguenean [ekainak 11] . Gainera, aurten 1.000 euroko zozketa berezia antolatu dute, eta Miren Santiso irabazleak bertan jaso zuen saria. Ospakizunean Ondarruko Udaleko eta Leartibai Fundazioko ordezkariak eta elkarteko bazkideak egon ziren. Giro “ona” nagusitu zen.