Urrezko eta zilarrezko domina banaz egin dute buelta Solabarrietak eta Badiolak Espainiako Tiro Txapelketatik
Zutikako proban urrea lortu zuten, eta etzandakoan, berriz, zilarra. "Pozik" daude lortutako emaitzagaz.
Espainiako Tiro Txapelketan egon dira asteburuan Maite Badiola eta Ager Solabarrieta, Murtzian. Zutikako zein etzandako probetan parte hartu zuten Badiolak eta Solabarritak, eta maila handia erakutsi zuten. Izan ere, zapatuan zutikako probako sailkapenean bigarren postua lortu zuten, eta finalean, lehenengoa. Beraz, urrea eskuratu zuten Solabarrieta eta Badiolak. Domekan [ekainak 15] etzandako probaren txanda izan zen. Bigarren proba honetan finalerako lehenengo postuan sailkatu ziren, eta finalean zilarra lortu zuten. “Egindako lanagaz oso pozik egin dugu buelta etxera”, azaldu du Ager Solabarrietak.